16.000 lagunetik gora parte hartu dute 22. Euskal Encounterren, jarduera frenetikoko lau egunetan

Euskal Encounter 22_BEC_general

Euskaltel Fundazioak antolatutako eta Euskaltelek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestutako lan-patyak 6.000 informatika eta teknologia berrien zale bildu ditu eta 10.000 lagun baino gehiagok bisitatu dute

Openguneak, jendeari irekitako zonak, bisitari asko izan ditu stand gunean eta, halaber, parte hartzea oso altua izan da solasaldietan, tailerretan eta hitzaldietan. ExpoSyFy erakusketa ere oso gune erakargarria izan da partyko kideentzat

Estatuko beteranoena eta handiena den topaketa Europako hitzorduen pareko informatika festa gisa finkatu da

Aurtengo berritasun nagusietako bat Z-Day apokalipsi zonbia izan da; 1.400 parte-hartzaile bildu ditu

22. Euskal Encounterra, espainiar Estatuko bideojoko eta informatika zaletu eta profesionalen topaleku handiena eta urtetsuena, gaur amaituko da jarduerez beteriko lau egunen ondoren. 6.000 partaidek eta 10.000 bisitarik  baino gehiagok solasaldi, tailer, hitzaldi, joko eta bestelako jarduerez gozatu dute. Bereziki berritzailea izan da atzo egindako Z Day-a. Estatuan inoiz egindako real game handienak 1.400 lagun baino gehiago mobilizatu zituen jokalari, aktore, makillatzaile eta segurtasun langile artean.

Topalekuaren antolatzaile nagusi Sabino San Vicente oso pozik agertu da aurtengo hitzorduaren bilakaerarekin, eta partyak milaka partaideen artean sortutako elkarreraginari esker aurtengo leloa, ‘Elaborating connections’, egia bilakatu dela nabarmendu du.

Euskal Encounter 22_BEC_ordenador_PC

Euskal Encounterrak bere jarraitzaile leialei eskaini dizkien aisialdi eta dibertsio proposamen etengabeez gain, Sabino San Vicentek Opengunearen arrakasta nabarmendu du. Jendarteari zabalik dagoen guneko produktu teknologikoen standak eta hitzaldi nahiz tailer eskaintzak lagun asko erakarri ditu. Halaber, milaka pertsonak ikusi dute azken lau egunetan ExpoSyFy, Euskaltel TVren eskaintzaren barruko SyFy kateak antolatutako  zientzia-fikziozko zinemako kultu objektuen erakusketa. Euskal telefonia operadorearekin lortutako hitzarmen bati esker ezarri dute erakusketa hori partyan.

Euskaltel Fundazioak antolatutako eta Euskaltelek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestutako informatika-partyak une bereziki hunkigarria bizi zuen The Walking Dead komikiaren egile Robert Kirkmani eta telesaila arrakastatsuaren ekoizle David Alperti bideokonferentzia bidez egindako elkarrizketarekin. Euskaltel TV eta FOX telebista katearen arteko akordio bati esker egindako solasaldian une dibertigarriak eta oso interesgarriak eman zizkieten abentura post-apokaliptiko honen jarraitzaileei, eta horrez gain, bosgarren denboraldiaren inguruko hainbat datu ere iragarri zituzten.

Balantzeari dagokionez, Sabino San Vicentek Euskal Encounterraren arrakasta ahalbidetu duten erakunde, enpresa, elkarte eta boluntarioen laguntza eskertu du. Bereziki, Euskaltelek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez emandako babesa azpimarratu du.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.