La nueva campaña de sensibilización de Agifes plantea una Salud Mental al alcance de todos

Estrenamos la nueva campaña de sensibilización de Agifes, la Asociación Guipuzcoana de Familiares y Personas con Enfermedad Mental, bajo el lema Imagina una Salud Mental para todos. Con esta iniciativa, Agifes plantea una *nueva definición de Salud Mental, “útil y al alcance de todos*” con el objetivo de subrayar la importancia de cuidar la mente, tanto a nivel individual como colectivo, para mejorar nuestra calidad de vida. La campaña, que se desarrollará durante varios meses y que incluye videos, charlas, talleres, cursos y concursos, pretende concienciar a la sociedad de que la Salud Mental es un reto colectivo, al que podemos contribuir individualmente a través de pequeños pasos, gestos y metas.

Partiendo de que la OMS reconoce que no existe una definición oficial de Salud Mental, Agifes ha creado la suya propia, que pone el acento en los pequeños logros diarios. “La ausencia de un reconocido desorden mental no implica que tengamos una buena calidad de vida. Y al contrario, que tengamos un determinado trastorno no debe asociarse necesariamente a ausencia de calidad de vida”, explica Nekane Azuabarrena, psicóloga de Agifes, quien recuerda que la Salud Mental es “una cuestión que nos afecta a todos”.

La campaña plantea sencillas pautas que permiten avanzar hacia una vida más plena. “Entendemos la Salud Mental como camino y no como meta. No queremos centrarnos en todo lo que nos queda por mejorar, sino en los pequeños pasos que podemos ir dando cada uno en nuestra medida”, subraya Azuabarrena. La psicóloga alude también a la importancia de cuidar nuestros pensamientos y de disfrutar de pequeños placeres cotidianos. Del mismo modo, asegura que es imprescindible “compartir momentos de nuestra vida con otras personas”. “Debemos ser muy conscientes de que no podemos crecer solos. Necesitamos la compañía y el apoyo de nuestro entorno”. En ese sentido recomienda “escuchar a los demás y tratar de entender su dolor”. “Cuando alguien tiene algún trastorno mental o está en una situación de sufrimiento necesita más apoyo que nunca”, añade.

En el marco de esta campaña, que arranca con un vídeo protagonizado por usuarios de la asociación, se lanzarán nuevos audiovisuales durante los próximos meses que recogerán recomendaciones profesionales y testimonios personales. Asimismo, se llevarán a cabo concursos, conciertos, conferencias, talleres y cursos, que irán concretándose durante los próximos meses.

En el acto de presentación de la campaña, Patxi Martínez, usuario de Agifes, ha explicado cómo le fue diagnosticada su enfermedad hace 30 años, y el proceso personal que ha seguido hasta lograr una vida normalizada. En la actualidad vive solo, de forma independiente, y plenamente integrado con sus vecinos. Ha declarado “sentirse muy bien”, y ha defendido la necesidad de que sigan realizándose campañas de sensibilización “sobre todo para los más jóvenes, quienes, al estar desinformados, caen a veces en el estigma y no conocen la relación entre drogas y enfermedad mental”.

Rdp-campaña-imagina

Buru Osasuna guztion eskura jarri du Agifesek gizarte sentsibilizazio kanpaina berriarekin

Agifes Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearentzako sentsibilizazio kanpaina berria landu dugu, Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura lelopean, eta atzo aurkeztu genuen Gipuzkoa Foru Aldundian. Egitasmo honen bitartez, Buru Osasunaren definizio berria proposatu du elkarteak, “guztiontzat baliagarria” den ikuspegia eta “pauso, keinu eta helmuga txikietan” oinarrituta dagoena. Gizartearen bizi-kalitatea hobetze aldera, burua zaintzearen garrantzia transmititu nahi du elkarte honek, bai banakako helburu bezala eta bai erronka kolektibo gisa.

Agifesek Benta Berrin daukan errehabilitazio psikosozialerako zentroko arduradun Nekane Azuabarrenak kanpaina berriaren xehetasunak eskaini zituen prentsaurrekoan. Buru Osasunaren definizio ofizialik ez dagoela onartuta, berri bat proposatu du Agifesek; eguneroko lorpen txikiak nabarmentzen dituen ikuspegia. “Buru nahasmendu jakinik ez edukitzeak ez digu bizi-kalitate ona izatea ziurtatzen. Eta alderantziz, buru gaixotasunen bat edukitzek ez du eragozpena izan beharrik bizi-kalitate egoki batez gozatu ahal izateko”, aitortu du psikologoak. Beraz, “guztioi eragiten digu gaia da Buru Osasuna”.

“Buru Osasuna bide bezala ulertzen dugu, eta ez helmuga bezala. Ez dugu zentratu nahi hobetzeko falta zaizkigun alderdi guztietan, baizik eta egunero, eta bakoitzak bere neurrian, eman ditzakeen pauso txikietan”, azpimarratu du Azuabarrenak, kanpainaren filosofia azaltzerakoan. Norbere pentsamenduak zaintzeko eta bizitzako plazer txikiez gozatzeko beharra ere nabarmendu du. Bestalde, komentatu du ezinbestekoa dela “geure bizitzako momentu batzuk beste pertsona batzuekin partekatzea”. “Oso kontziente izan behar dugu ezin gaitezkeela bakarrik hazi. Inguruko pertsonen konpainia eta babesa behar dugu geure oreka mantentzeko”. Azkenik, ingurukoei entzun eta ulertzen saiatzea” beharrezkoa dela ere jakinarazi du, Buru Osasuna “guztion erronka baita”. “Pertsona batek buru nahasmenduren bat daukanean edo sufritzen ari denean inoiz baino laguntza gehiago behar du”, gehitu du.

Elkarteko erabiltzaileak protagonista dituen bideo batekin ekin diogu kanpainari eta datozen hilabeteetan ikus-entzunezko berriak plazaratuko ditugu, profesionalen gomendioekin eta esperientzia pertsonalekin. Halaber, lehiaketak, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak eta ikastaroak ere antolatuko ditu elkarteak.

Rdp-campaña-imagina

Ander Rodríguez: “Urtero 5.000 kasu berri hartzen dituzte Gipuzkoako buru osasun zentroek”

Gizarte Gaietako diputatu Ander Rodríguezek jakinarazi du urtero 5.000 kasu berri hartzen dituztela Gipuzkoako buru osasun zentroek, eta iaz zifra hori %6,49 handitu zela 2010arekin alderatuz. Horrez gain, gogorarazi du 25.000 gipuzkoar daudela buru osasun arazoengatik tratamenduan, eta datu hori 80.000ra iristen dela Euskadin.

Rodríguezek parte hartu du Agifes elkarteak urriaren 10ean ospatzen den Buru Osasunaren Mundu Egunaren harira kolektiboaren beharrak aldarrikatzeko eskainitako prentsaurreko batean. Gogorarazi du gaixotasun mentala duten pertsonak eta senideek estigma eta bazterketa jasan dutela denbora luzez, eta ez dutela beti administrazio publikoen laguntza nahikoa izan. Instituzioen eta buru osasunaren arloko elkarteen arteko koordinazioa kolektiboaren beharrei erantzuteko ezinbestekoa dela gaineratu du diputatuak.

Bestalde, Gizarte Gaietako departamentuak zaintzapeko pisuetan eta zentro espezializatuetan dituen plazak handitzeko egindako esfortzua azpimarratu du Rodríguezek, eta aditzera eman duenez, Aldundia Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritu da aurten 280 plaza berri sortzeko, horietatik 74 buruko gaixotasuna duten pertsonei zuzendutakoak.

Pilar Aramendi Agifeseko sentsibilizazio batzordeko kideak aldarrikatu du “orain inoiz baino beharrezkoagoa” dela buru osasunari arreta ematea, inbertsio publikoak murrizteari uko eginez. Adierazpen hori aurtengo Buru Osasunaren Munduko Egunaren leloarekin bat datorrela ezagutarazi du, “Inbertsio onena, zure buru osasuna” goiburua aukeratu baitute Estatuko elkarteen konfederazioak (FEAFES) aurten.

Zehazki, Pilar Aramendik prebentzioaren, detekzio goiztiarraren eta laneratzearen aldeko apustua indartzeko eskatu die erakundeei. Eta gaineratu du “inbertsio horiek ez direla gastua, baizik eta kontu publikoetan aurrezteko aukera emango dutela”.

Nekane Azuabarrena Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroko arduradunak zehaztu duenez, 2011n 227 pertsonari harrera egin zion Agifesek. Horrez gain, aipatu du elkarteak 14 laguntza talde dituela martxan, Eibarren, Donostian, Bergaran, Azpeitian eta Zarauntzen. Horietako bi buru gaixotasuna duten pertsonei zuzenduta daude, eta gainerakoak, senideei.

Azuabarrenaren hitzetan, Gipuzkoan 220 plaza daude, guztira, errehabilitazio psikosozialeko zentroetan, eta horietako 80 kudeatzen ditu Agifesek. Bestalde, elkartearen etxez etxeko programa psikohezitzailean 24 kasu daude egun. Era berean, senide eta zaintzaileentzako prestakuntza ikastaroak, hitzaldiak eta jardunaldiak eskaintzen ari da Agifes Gipuzkoa osoan. Ekintza horiek oso harrera ona lortzen ari dira eta, beraz, ikus daiteke familia askok informazioa eta orientazioa jasotzeko beharra daukatela.

Prentsaurrekoko bideoa: