Agifes cumple 30 años!

30 aniversario Agifes

Hoy ha sido un día grande para nosotros. Decir que Agifes es uno de nuestros clientes más especiales se queda corto. La asociación ha comenzado hoy sus celebraciones por su 30 aniversario con un acto cargado de emoción, recuerdos y apuesta de futuro. Llevamos 18 colaborando con Agifes en labores de sensibilización y, sinceramente, pocos trabajos son tan gratificantes.

Estamos especialmente orgullosos del resultado del evento, que ha servido para repasar los avances producidos en materia de salud mental durante las últimas tres décadas, desde que en 1985 se reconoció el derecho de las personas con trastornos psíquicos graves a recibir un tratamiento adecuado dentro del ámbito comunitario. El pasado y el presente de Agifes han quedado recogidos en tres vídeos que hemos preparado y que se han proyectado durante un acto en el que no han faltado los testimonios de familiarespersonas con problemas de salud mental que han aportado su experiencia personal.

En el momento de los homenajes, Agifes ha reconocido la sensibilidad y el apoyo recibido por Iñaki Subijana, presidente de la Audiencia Provincial de Gipuzkoa, que se ha implicado en la búsqueda de un enfoque humanista y garantista en los casos en los que han estado implicadas personas con enfermedad mental. Subijana ha recibido el galardón y ha agradecido que la asociación le haya “ayudado a poder ayudar” a los demás enseñándole a entender al colectivo. “No hay nada más significativo para el humano que ayudar al humano”, ha concluido.

Vicente Areta, presidente de Agifes, ha reclamado a las instituciones la creación de más estructuras y servicios para atender al creciente número de personas con problemas de salud mental. Además, ha recalcado que, pese a los éxitos cosechados por Agifes a lo largo de sus 30 años de existencia, “aún nos queda un largo recorrido en los ámbitos de la sensibilización y de la inclusión social normalizada de las personas con trastorno mental”.

Entre los testimonios que se han podido escuchar en la sala, ha sido especialmente emotivo el relato de una hermana de una persona con enfermedad mental. En su intervención, ha narrado la dificultad de afrontar un “proceso terapéutico muy largo«, que en un principio tenía como objetivo aprender a ayudar a su hermano y que, finalmente, le «ha enriquecido mucho a nivel personal”. Además, ha expresado que la familia “ha tenido que aprender a hablar de adulto a adulto” y a potenciar las capacidades y autonomía del familiar afectado.

El acto ha concluido con las palabras de Rosalía Sánchez, familiar y miembro de la junta directiva, que ha reconocido la labor realizada por todos los trabajadores de Agifes, “que son, sin duda, el motor de la asociación”. En concreto, ha alabado la estrategia de “enfocarnos en las potencialidades” de las personas con enfermedad mental “y no tanto en los síntomas”.

Aiaran buru osasun arazoak dituzten pertsonei babesa emateko kanpaina jarri du martxan Asasamek

aurkezpena

ASASAMek sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan buru osasun arazoak dituzten pertsonei eta senideei laguntzeko. Elkartearen 25. urteurrenaren harira antolatutako kanpainak, “Elkarrekin hobea da bizitza” leloarekin, buru gaixotasunaren inguruko estigmari aurre egin nahi dio, pertsona asko euren arazoa etxean gordetzera bultzatzen baititu. Zentzu horretan, elkarteak buru osasun arazoak dituzten pertsonak motibatu nahi ditu, beharrezko laguntzak bilatu ditzaten. Gainera, kolektiboari laguntza emateko beharraz kontzientziatu nahi du; izan ere, pertsona horien errekuperaziorako funtsezkoa da gizarteak eurei ulertzea eta babesa ematea.

 

Asasameko presidente María Ángeles Arbaizagoitiak aitortu duenez, gaur egun ere “beharrezkoa da hesi, aurreiritzi eta beldur” askori aurre egitea. Elkarteak 120 pertsonari ematen dio arreta egun, baina kontziente dira Aiaraldean laguntza behar duten herritar gehiago daudela. Hori dela eta, elkartearen ateak zabaldu dizkie pertsona horiei guztiei. Buru osasunaren arretara bideratutako baliabideak handiagotzea ere eskatu du, eta prebentzioaren alde esfortzu gehiago egin behar direla aldarrikatu du. Gainera, hogeita bost urteotan elkarteari laguntza eskaini dioten pertsona eta entitate publiko eta pribatu guztiei eskerrak eman dizkie Arbaizagoitiak.

 

Laudioko alkate Natxo Urkixok, berriz, Asasamek urteetan zehar gauzatutako sentsibilizazio lana laudatu du. Izan ere, esfortzu horiei esker normalizazioaren aldeko aurrerapauso handiak egin direla uste du. Lehen, buru gaixotasuna zuten pertsonak “maldizio” gisa ikusten zirela adierazi du, eta “lotsagatik ezkutatu” egiten zituztela. Gizartean gertatutako mentalitate aldaketa erradikal hori, familia-elkarte ugariren lan gogorraren emaitza da, alkatearen aburuz.

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko koordinatzaile soziosanitarioa den Jose Antonio de la Ricak ere Asasamek urteotan egindako lana goraipatu du, eta buru osasuna “psikiatriatik askoz haratago doan lehentasuna” dela azpimarratu du. Halaber, estigmari aurrea hartzeko sentsibilizazio kanpainei babesa eman die; buru gaixotasunaren ikuspegi negatibo horrek “buru gaixotasunak dakarren sufrimenduari oinaze gehiago eransten baitio”.

 

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Paloma Arancetakgogorarazi du foru entitatearekin sinatutako akordioek buru gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagundu dutela. Eta Aldundiaren helburua lankidetza hitzarmen hori mantentzea dela iragarri du, kolektiboari beharrezko arreta eskaini eta euren gizarteratzea sustatzeko.

 

María Isabal García Asasameko erabiltzaileak ere hitza hartu du gaurko prentsaurrekoan. Egun elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea den gazte honek aditzera eman du “jabekuntza oso garrantzitsua” dela errekuperazio prozesurako. “Funtzio bat bete behar izanak ardura sentiarazten dizu, eta horrek autoestimuari mesede egiten dio”, aipatu du.

 

SENTSIBILIZAZIO KANPAINAKO EKINTZAK

 

Gurutze Villanueva gizarte-langileak kanpainaren xehetasunak azaldu ditu. Nortasun korporatibo eta webgune berrituak aurkezteaz gain, argazki lehiaketa abian jarri berri du Asasamek. Ekintza horren xedea buru osasunarekin loturiko egoerak islatzea da; familiaren eta gizartearen babesa, laguntasuna, aisialdia, eta abar. Horrez gain, elkartean babesa topatu duten pertsona ugariren esperientziak jasotzen dituen bideo korporatiboa aurkeztu dute, baita hainbat pertsonari egindako elkarrizketa pertsonalak ere. Material hori guztia www.asasam.org webgunean dago.

 

Era berean, datozen hilabeteetan ekimen ugari gauzatuko ditu elkarteak; hala nola buru osasunaren inguruko hitzaldiak eta tailerrak, gaixotasuna mentala duten pertsonei, euren senideei nahiz gizarte osoari zuzendutakoak. Halaber, ASASAM elkarteari ekarpena egin dioten pertsonei omenaldia egiteko aurreikuspena dago. 

Abian da Karabeleko etxalde esperimentala, ekonekazaritzaren arloko proiektu aurrendaria

 

Karabeleko_negutegian-lanean2

Oso proiektu interesgarria daukagu eskuartean, Karabeleko ekonekazaritza etxaldearen komunikazioaz arduratuko gara. Elkartea Hernanin jaio berri da hiru helbururekin: nekazaritza ekologikoa zabaltzea, baratze-produktu barietateekin esperimentatzea eta buru gaixotasuna duten pertsonen eta beste kolektibo batzuen errehabilitazio psikosoziala lantzea. Blasenea mintegiak, Kimu Bat enpresak eta Agifes elkarteak sortu dute zentro esperimental hau, ekonekazaritzaren arloan aurrendaria dena, euren ezagutzak eta baliabideak batuz. Continue reading

Azterlan batek jakinarazi du estigmak isolamendura eta bakardadera bultzatzen dituela buru gaixotasuna duten pertsonak

2014-03-17_Fedeafes

Gizarte-estigmak buru gaixotasuna duten pertsonak isolamendura eta bakardadera bultzatzen ditu. Horrela dio Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak gaur aurkeztu duen azterlanak. Proiektuan 200 pertsona inguruk parte hartu dute, bai gaixotasun mentala dutenak eta horien senideak eta bai sektore anitzetako eragile nagusienetako batzuk ere. Ikerlanaren helburua da pertsona horien gizarteratzea sustatzea eta komunitate-ingurunean parte hartze normalizatua izan dezaten laguntzea. Continue reading

Buru Osasunaren Munduko Eguna

CARTEL-DMSM

Buru Osasunaren arloko hainbat erakundek, krisia krisi, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubideak ez murriztea eskatuko dute ostegun honetan, urriak 10. Buru Osasunaren Munduko Eguna dela eta, kolektiboa Donostiako Boulevardean elkartuko da 11:30ean eta administrazio publikoei osasun zerbitzuak eta zerbitzu komunitarioak indartzea eskatuko die, buru gaixotasuna duten pertsonen eta beren senideen bizi kalitatea hobetu asmoz. Andoni Agirregomezkorta aktoreak egitasmoa babestuko du eta aldarrikapen agiria jendaurrean irakurriko du. Continue reading

Buru gaixotasuna: Errekuperazioa posible da

Agifes_encuentro-profesionales_Folleto_ES-EUBuru Osasunaren arloko dozenaka profesionalek buru gaixotasuna duten pertsonen errekuperazio aukerak aztertuko dituzte Donostiako Amara Plaza Hotelean ostiral honetan, urriaren 4an. Agifesek antolatutako topaketan hainbat sektoretako adituak bilduko dira eta nahasmendu psikikoak dituzten pertsonei errealitate sozial berriek nola eragiten dieten aztertuko dute. Horrez gain, pertsona horien ahalduntzean profesionalek duten paperari buruz ere gogoeta egingo dute. Continue reading

Buru Osasuna guztion eskura jarri du Agifesek gizarte sentsibilizazio kanpaina berriarekin

Agifes Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearentzako sentsibilizazio kanpaina berria landu dugu, Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura lelopean, eta atzo aurkeztu genuen Gipuzkoa Foru Aldundian. Egitasmo honen bitartez, Buru Osasunaren definizio berria proposatu du elkarteak, “guztiontzat baliagarria” den ikuspegia eta “pauso, keinu eta helmuga txikietan” oinarrituta dagoena. Gizartearen bizi-kalitatea hobetze aldera, burua zaintzearen garrantzia transmititu nahi du elkarte honek, bai banakako helburu bezala eta bai erronka kolektibo gisa.

Agifesek Benta Berrin daukan errehabilitazio psikosozialerako zentroko arduradun Nekane Azuabarrenak kanpaina berriaren xehetasunak eskaini zituen prentsaurrekoan. Buru Osasunaren definizio ofizialik ez dagoela onartuta, berri bat proposatu du Agifesek; eguneroko lorpen txikiak nabarmentzen dituen ikuspegia. “Buru nahasmendu jakinik ez edukitzeak ez digu bizi-kalitate ona izatea ziurtatzen. Eta alderantziz, buru gaixotasunen bat edukitzek ez du eragozpena izan beharrik bizi-kalitate egoki batez gozatu ahal izateko”, aitortu du psikologoak. Beraz, “guztioi eragiten digu gaia da Buru Osasuna”.

“Buru Osasuna bide bezala ulertzen dugu, eta ez helmuga bezala. Ez dugu zentratu nahi hobetzeko falta zaizkigun alderdi guztietan, baizik eta egunero, eta bakoitzak bere neurrian, eman ditzakeen pauso txikietan”, azpimarratu du Azuabarrenak, kanpainaren filosofia azaltzerakoan. Norbere pentsamenduak zaintzeko eta bizitzako plazer txikiez gozatzeko beharra ere nabarmendu du. Bestalde, komentatu du ezinbestekoa dela “geure bizitzako momentu batzuk beste pertsona batzuekin partekatzea”. “Oso kontziente izan behar dugu ezin gaitezkeela bakarrik hazi. Inguruko pertsonen konpainia eta babesa behar dugu geure oreka mantentzeko”. Azkenik, ingurukoei entzun eta ulertzen saiatzea” beharrezkoa dela ere jakinarazi du, Buru Osasuna “guztion erronka baita”. “Pertsona batek buru nahasmenduren bat daukanean edo sufritzen ari denean inoiz baino laguntza gehiago behar du”, gehitu du.

Elkarteko erabiltzaileak protagonista dituen bideo batekin ekin diogu kanpainari eta datozen hilabeteetan ikus-entzunezko berriak plazaratuko ditugu, profesionalen gomendioekin eta esperientzia pertsonalekin. Halaber, lehiaketak, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak eta ikastaroak ere antolatuko ditu elkarteak.

Rdp-campaña-imagina

Estigma, buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean oztopo nagusi

Buru osasunaren arloko aditu talde batek jakinarazi zuten atzo estigma oztopo nagusietako bat dela buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean. Miguel Ángel González Torres Basurtoko ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruak baieztatu zuenez, «buru gaixotasunarekiko daukagun jarrera gizartearen buru osasunaren adierazlea da». Torresek parte hartu zuen Fedeafesek, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteekin batera, antolatutako profesionalen topaketa batean. Jardunaldiaren helburua zen buru gaixotasuna duten pertsonen hiritartasun osoa lortzeko bide anitzen inguruko gogoeta egitea.

Yolanda Fillat Alter Civiteseko aholkulariak Fedeafes estigmaren inguruan garatzen ari den ikerlan bat aurkeztu zuen. Adierazi zuenez, kolektibo honekiko ikuspegi negatiboak «kulpa sentimenduak, bakardadea, larritasuna, sufrimendua eta tristezia» sortarazten ditu senide eta gaixoengan. Horrez gain, «lotsa, norbere burua gutxiestea, isolamendua, norbere gaitasunak ukatzea, motibazio eta itxaropen falta edota buru gaixotasuna ez onartzea» dakar. Hori gainditzeko modu gisa, senideen eta buru gaixotasuna duten pertsonen jabekuntza bultzatzea proposatu du, «euren burua baztertzen duten lehenak baitira».


*Jardunaldian aurkeztutako bideoetako bat: buru gaixotasuna duen pertsona batek bere esperientzia kontatzen du.

José Antonio de la Rica Uribe Kostako Psikiatria zerbitzuko arduradun eta Euskadiko Osasun  Mentaleko Aholku Kontseiluko idazkariak aurkeztu du Bizkaiko osasun sarean ezartzen ari diren pertsonen oneratzean oinarritutako eredua. Esku-hartze filosofia horren helburua da buru gaixotasuna duten pertsonek euren bizi proiektu zentzuduna garatzea, «norbere bizipoza bilatuz«. Horretarako, profesionalek «aditu» rola baztertu behar dute eta gaixotasuna duen pertsonaren «entrenatzaile» moduan jardun, bizitza normalizatua eramateko «esperantza» garatu dezaten.

Bestalde, Itziar Ceballos Avifeseko gerenteak Bizkaiko elkarte honen esku-hartze eredua azaldu zuen. Entitate horren xedea da erabiltzaileen eta senideen bizi kalitatea ahalik eta gehien indartzea. Ceballosen hitzetan, buru gaixotasuna duten pertsonen «autodeterminazioa» eta «jabekuntza» oinarrizkoak dira, izan ere, beren bizitzaren normalizaziorako beharrezkoa da pertsona hauen erabakimena lantzea eta euren erabakitzeko eskubidea bermatzea.

Gasteizko alkate ohi eta abokatu José Ángel Cuerdak, berriz, gizartearen aniztasunaren adierazle gisa irudikatu zuen buru gaixotasuna. Botere publikoen ardurari erreferentzia egin zion, «egiazkoa eta eraginkorra» den berdintasuna bermatzeko betebeharra baitaukate. Horrela, buru osasun arazoak dituzten pertsonak «duintasunarekin eta ongizatearekin» bizitzea eragozten duten oztopoak kentzeko eskatu die.

Donostiako Haur eta Gazteen Psikiatria zerbitzuko Arreta Goiztiarreko Unitateko ordezkari gisa, Psikomotrizitatean aditua den Verónica Gavilanesek eta María Jesús Arzamendi psikologo klinikoak parte hartu zuten jardunaldian. Egoera psikopatologiko larriena daukaten 3 eta 8 urte arteko haurrei arreta hobea eskaintzeko ospitaletik kanpoko zerbitzuak sortzeko beharra defendatu zuten, psikiatria klasiko edo tradizionalaren osagarri gisa.

Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonentzako errehabilitazio psikosozialerako zentro berria ireki du Donostian

Agifesek errehabilitazio psikosozialerako zentro berria inauguratu zuen atzo Donostian. 350 metro koadro inguruko egitura honek erabilera anitzeko hiru areto ditu eta hogei bat erabiltzaile hartzen ditu egunero. Zentroaren helburu nagusia da, bere arduradun Nerea Amunarrizen hitzetan, “buru osasun arazoak dituzten pertsonei gaixotasunaren ondorioz galdutako gaitasunak berreskuratzeko espazio bat eskaintzea, bizitza normalizatua eramateko aukera izan dezaten”.

Elkarteko lehendakariorde Jose Mari Irazustak baieztatu zuenez, horrelako zentro bat edukitzea “oso berri ona da Agifesentzat”, eta “gure erabiltzaileek hainbeste behar zuten egitura bikain hau errealitatea izan dadin” lagundu duten entitateei eskerrak eman zizkien: Kutxazabali, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari, hain zuzen ere. Irazustak gogorarazi du zentro honetako erabiltzaileak ekainera arte Agifesek Loiolan duen beste zentro batera joaten zirela. Baina “lokal hori oso zaharkitua zegoen, eta ez zituen errehabilitazio lanak aurrera eramateko baldintza egokiak eskaintzen”, jakinarazi du.

Txelo Pérez Gipuzkoako Foru Aldundiko Ezinduen eta Desgaituen Laguntza departamentuko zuzendariak Agifesek egiten duen “lan ikaragarria” txalotu zuen, eta zentro berriarekin “kalitate hobeko zerbitzua eta plaza gehiago” eskaintzen direla aipatu zuen. Izan ere, Loiolan 18 pertsonarentzako lekua zegoen, eta Buenavistan 22 erabiltzaile daude. Diputazioko ordezkariak azpimarratu du, halaber, bere erakundeak buru osasunaren arreta hobetzeko egiten duen esfortzua. Egun, Buenavistakoa bezalako bederatzi zentro daude Gipuzkoan, 203 plazarekin, eta laster beste bat irekiko dute Arrasaten, 20 pertsona gehiagori arreta emateko.

Juan José Goya, Kutxa Fundazioko zuzendariak ere parte hartu zuen ekitaldian, erakunde honek ordaindu baititu obraren gastuak. Goyaren esanetan, “gizarte baten garapen maila ezintasun edo baztertze egoeran dauden pertsonei eskaintzen dien babesaren arabera neurtzen da” eta, zentzu horretan, “Agifesek gizarte gipuzkoarraren ongizate eta garapenari egiten dion ekarpena” goretsi zuen.

Donostiako Udaleko Gizarte Ongizateko zuzendari Tere Barrenetxeak proiektu honetan parte hartu duten entitate guztiak zoriondu zituen, eta Agifes, orain arte bezala, “lanean gogoz jarraitzera” animatu zuen.

BURU GAIXOTASUNA DUTEN PERTSONEN AUTONOMIA ETA JABEKUNTZA
Agifeseko presidenteordeak aipatu du elkarteko profesional taldea “buru gaixotasuna duten pertsonei protagonismo gehiago ematearen alde” lanean diharduela, “euren autonomia eta erabakimena indartzeko”. “Finean, pertsona hauek beren bizitzaren kontrola berreskura dezaten laguntzeko xedea daukagu”.

“Badakigu buru gaixotasuna oso presente dagoela gure gizartean, familia askotan. Gipuzkoako osasun mentaleko zentroek 5.000 kasu berri hartzen dituzte urtero, eta 2011n 80.000 pertsonari eman zitzaion arreta Euskadin, Osakidetzako txosten batean arabera. Baina zifrak alde batera utziz, kontziente gara laguntza eskatzera ausartu ez den pertsona asko dagoela”, ohartarazi zuen Irazustak.

Agifeseko ordezkariaren aburuz, “buru gaixotasunaren gizarte estigma oso zama handia da oraindik pertsona ugarirentzat, eta guztion artean gainditu beharreko gauza da”. Zentzu horretan, elkarte honek mito eta aurreiritziei aurre egiteko egiten duen esfortzua nabarmendu zuen, uste oker horiek “buru gaixotasuna duten pertsonek oreka lortzeko oztopo nagusietakoa baitira”.

ZENTROAREN FUNTZIONAMENDUA
Buru osasun arazoak dituzten pertsonen garapen kognitiboa zein emozionala lantzen da zentroan, eta etxeko lanak egiten ere ikasten dute, sukaldatzea kasu. Halaber, kirola eta norbere garbitasuna ere lantzen dira. Horrez gain, elkarlan hitzarmenak ditu Agifesek hainbat erakunderekin, erabiltzaileek kultur etxeak, liburutegiak edota kiroldegiak bezalako baliabide komunitarioak baliatzeko aukera izan dezaten. “Errehabilitazio psikosozialerako zentroak beharrezkoak dira buru gaixotasuna duten pertsona askorentzat. Etxetik ateratzea, beste pertsona batzuekin eta ingurunearekin harremanetan jartzea, eta eguneroko zereginak egiteko ohitura hartzen dute horrela, eta hori ezinbestekoa da ondoren prestakuntza programa edo lan normalizatuetan barneratu ahal izateko”, baieztatu du Nerea Amunarrizek.

Zentroaren abantaila garrantzitsuenetarikoa da sukalde terapeutikoa, Amunarrizek azaldu bezala, instalazio horri esker, erabiltzaileek “eguneroko bizitzarako errezeta sinpleak, praktikoak eta orekatuak prestatzen ikasten” baitute.

Buru gaixotasunari buruz arduraz hitz egiteko estilo gidaliburua

Buru osasuna modu arduratsuan jorratzeko estilo gidaliburua egin dugu buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioarentzat (FEDEAFES). Komunikabideei zuzendutako dokumentu honen helburua da buru gaixotasuna duten
pertsonei buruzko informazio zuzen eta objektiboagoa zabaltzen laguntzea, estereotipoak eta aurreiritziak baztertuz. Mito faltsuek buru gaixotasuna duten pertsonei sufriarazten diete, eta sendatze prozesuan aurrera egiteko edota gizarteratzeko oztopo bilakatzen dira. Hortaz, eskuliburu honek informazio ez diskriminatzailea hedatzeko aholkuak proposatzen dizkie hedabideei.

Gidaliburua deskargatu.