Agifes cumple 30 años!

30 aniversario Agifes

Hoy ha sido un día grande para nosotros. Decir que Agifes es uno de nuestros clientes más especiales se queda corto. La asociación ha comenzado hoy sus celebraciones por su 30 aniversario con un acto cargado de emoción, recuerdos y apuesta de futuro. Llevamos 18 colaborando con Agifes en labores de sensibilización y, sinceramente, pocos trabajos son tan gratificantes.

Estamos especialmente orgullosos del resultado del evento, que ha servido para repasar los avances producidos en materia de salud mental durante las últimas tres décadas, desde que en 1985 se reconoció el derecho de las personas con trastornos psíquicos graves a recibir un tratamiento adecuado dentro del ámbito comunitario. El pasado y el presente de Agifes han quedado recogidos en tres vídeos que hemos preparado y que se han proyectado durante un acto en el que no han faltado los testimonios de familiarespersonas con problemas de salud mental que han aportado su experiencia personal.

En el momento de los homenajes, Agifes ha reconocido la sensibilidad y el apoyo recibido por Iñaki Subijana, presidente de la Audiencia Provincial de Gipuzkoa, que se ha implicado en la búsqueda de un enfoque humanista y garantista en los casos en los que han estado implicadas personas con enfermedad mental. Subijana ha recibido el galardón y ha agradecido que la asociación le haya “ayudado a poder ayudar” a los demás enseñándole a entender al colectivo. “No hay nada más significativo para el humano que ayudar al humano”, ha concluido.

Vicente Areta, presidente de Agifes, ha reclamado a las instituciones la creación de más estructuras y servicios para atender al creciente número de personas con problemas de salud mental. Además, ha recalcado que, pese a los éxitos cosechados por Agifes a lo largo de sus 30 años de existencia, “aún nos queda un largo recorrido en los ámbitos de la sensibilización y de la inclusión social normalizada de las personas con trastorno mental”.

Entre los testimonios que se han podido escuchar en la sala, ha sido especialmente emotivo el relato de una hermana de una persona con enfermedad mental. En su intervención, ha narrado la dificultad de afrontar un “proceso terapéutico muy largo«, que en un principio tenía como objetivo aprender a ayudar a su hermano y que, finalmente, le «ha enriquecido mucho a nivel personal”. Además, ha expresado que la familia “ha tenido que aprender a hablar de adulto a adulto” y a potenciar las capacidades y autonomía del familiar afectado.

El acto ha concluido con las palabras de Rosalía Sánchez, familiar y miembro de la junta directiva, que ha reconocido la labor realizada por todos los trabajadores de Agifes, “que son, sin duda, el motor de la asociación”. En concreto, ha alabado la estrategia de “enfocarnos en las potencialidades” de las personas con enfermedad mental “y no tanto en los síntomas”.

Buru Osasuna guztion eskura jarri du Agifesek gizarte sentsibilizazio kanpaina berriarekin

Agifes Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearentzako sentsibilizazio kanpaina berria landu dugu, Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura lelopean, eta atzo aurkeztu genuen Gipuzkoa Foru Aldundian. Egitasmo honen bitartez, Buru Osasunaren definizio berria proposatu du elkarteak, “guztiontzat baliagarria” den ikuspegia eta “pauso, keinu eta helmuga txikietan” oinarrituta dagoena. Gizartearen bizi-kalitatea hobetze aldera, burua zaintzearen garrantzia transmititu nahi du elkarte honek, bai banakako helburu bezala eta bai erronka kolektibo gisa.

Agifesek Benta Berrin daukan errehabilitazio psikosozialerako zentroko arduradun Nekane Azuabarrenak kanpaina berriaren xehetasunak eskaini zituen prentsaurrekoan. Buru Osasunaren definizio ofizialik ez dagoela onartuta, berri bat proposatu du Agifesek; eguneroko lorpen txikiak nabarmentzen dituen ikuspegia. “Buru nahasmendu jakinik ez edukitzeak ez digu bizi-kalitate ona izatea ziurtatzen. Eta alderantziz, buru gaixotasunen bat edukitzek ez du eragozpena izan beharrik bizi-kalitate egoki batez gozatu ahal izateko”, aitortu du psikologoak. Beraz, “guztioi eragiten digu gaia da Buru Osasuna”.

“Buru Osasuna bide bezala ulertzen dugu, eta ez helmuga bezala. Ez dugu zentratu nahi hobetzeko falta zaizkigun alderdi guztietan, baizik eta egunero, eta bakoitzak bere neurrian, eman ditzakeen pauso txikietan”, azpimarratu du Azuabarrenak, kanpainaren filosofia azaltzerakoan. Norbere pentsamenduak zaintzeko eta bizitzako plazer txikiez gozatzeko beharra ere nabarmendu du. Bestalde, komentatu du ezinbestekoa dela “geure bizitzako momentu batzuk beste pertsona batzuekin partekatzea”. “Oso kontziente izan behar dugu ezin gaitezkeela bakarrik hazi. Inguruko pertsonen konpainia eta babesa behar dugu geure oreka mantentzeko”. Azkenik, ingurukoei entzun eta ulertzen saiatzea” beharrezkoa dela ere jakinarazi du, Buru Osasuna “guztion erronka baita”. “Pertsona batek buru nahasmenduren bat daukanean edo sufritzen ari denean inoiz baino laguntza gehiago behar du”, gehitu du.

Elkarteko erabiltzaileak protagonista dituen bideo batekin ekin diogu kanpainari eta datozen hilabeteetan ikus-entzunezko berriak plazaratuko ditugu, profesionalen gomendioekin eta esperientzia pertsonalekin. Halaber, lehiaketak, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak eta ikastaroak ere antolatuko ditu elkarteak.

Rdp-campaña-imagina

La nueva campaña de sensibilización de Agifes busca contribuir a la salud mental a través del pensamiento positivo

Agifes ha lanzado hoy su campaña de sensibilización para 2012 bajo el lema ‘¿Te apuntas al pensamiento positivo?‘. Con esta iniciativa, desarrollada por Infotres, la asociación pretende “convencer a la sociedad de que la salud mental es una cuestión que nos incumbe a todos”, ha indicado el presidente, Vicente Areta. Además, desde Agifes se pretende buscar la empatía social con las personas con enfermedad mental, así como “concienciar también sobre la actitud positiva, que facilita la superación de las situaciones complicadas que nos pone la vida por delante a todos”.

La nueva iniciativa de Agifes ha sido presentada esta mañana en el marco de la inauguración de la nueva sede de la asociación, situada en el número 3 del Paseo de Morlans de Donostia. Areta ha comparecido ante los medios acompañado del alcalde de Donostia, Juan Karlos Izagirre, y de la directora general de Atención a la Dependencia de la entidad foral, Txelo Pérez, así como de Ruth Encinas, gerente de la entidad, y de Nekane Azuabarrena, responsable del centro de rehabilitación psicosocial Ibiltzen Benta Berri.

Juan Karlos Izagirre ha mostrado la satisfacción del gobierno municipal con esta nueva inauguración y ha felicitado a Agifes por la labor social que realiza. También ha manifestado que “las personas con enfermedad mental han sido rechazadas durante muchos años, y ya es hora de que puedan integrarse en la sociedad”. Tras recordar su formación de médico y que la enfermedad mental “nos ha tocado de cerca en la familia”, Izagirre ha subrayado que los afectados necesitan muy especialmente del “apoyo del entorno”. Por su parte, Txelo Pérez ha valorado muy positivamente la apertura de la nueva sede de Agifes, que permite “ofrecer una mejor atención” a la ciudadanía, y ha destacado el “apoyo” que supone esta asociación para las administraciones.

ACCIONES DE LA CAMPAÑA
Nekane Azuabarrena, responsable del C.R.P.S. Ibiltzen Benta Berri, ha informado de que el núcleo de la campaña está disponible en la web www.pensamosenpositivo.org (en euskara, www.baikorpentsatzendugu.org). A través de esta plataforma, “queremos incentivar la participación de la sociedad y de nuestro colectivo en diversas iniciativas”. En la web está disponible el “manifiesto a favor del pensamiento positivo”, al que “queremos que se sume el máximo posible de personas”, y también el vídeo de la campaña, protagonizado por varios usuarios y familiares de la asociación junto con el actor Óscar Terol, que ha colaborado desinteresadamente.

Además, se desarrollarán diversos concursos e iniciativas. La campaña arranca con la presentación de “un Archivo de pensamientos positivos, y un apartado en el que recogemos historias de personas que han experimentado o están sufriendo actualmente problemas de salud mental, y que desean compartir su experiencia, aprendizajes, consejos, etc.”. Además, en los próximos meses, se convocarán dos concursos, uno de fotografía y otro de relatos breves, “con el objetivo de promover la reflexión sobre la enfermedad mental desde un punto de vista positivo y constructivo”, ha apuntado Azuabarrena. La misma web contendrá artículos de interés sobre psicología y salud mental, además de información sobre los servicios que ofrece Agifes.

Otro de los proyectos en marcha es la celebración de la I Carrera Solidaria Popular por la Salud Mental de Donostia, organizada en colaboración con la Fundación Why Not?, que tendrá lugar en otoño. La campaña se completará con un programa de conferencias, proyecciones y cursos que se desarrollarán a lo largo del año. Actualmente, Agifes está ofreciendo talleres de formación a familiares en diversos municipios guipuzcoanos, enfocados a que aprendan técnicas para mejorar la convivencia con sus allegados.

Agifesen sentsibilizazio kanpaina berriak buruko osasuna bultzatu nahi du pentsamendu baikorraren bitartez

Agifesek ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ lelodun 2012ko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du gaur. Infotresek garatutako ekimen honekin, “buruko osasuna guztion ardura dela ohartarazi nahi diogu gizarteari”, adierazi du gaur Vicente Areta elkarteko presidenteak. Halaber, buruko nahasmenduak dituzten pertsonekiko enpatia sustatu nahi du Agifesek, baita jarrera baikorra hedatu ere, “bizitzak aurrez aurre jartzen dizkigun egoera konplexuei aurre egiten laguntzen baitigu”.

Agifesen sentsibilizazio proiektua gaur goizean aurkeztu dute, elkarteak Morlans pasealekuko 3. zenbakian daukan egoitza berriaren inaugurazio ekitaldiaren testuinguruan. Aretak prentsaurrekoa eskaini du Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrerekin eta Txelo Pérez Ezinduen Laguntzako zuzendari nagusiarekin. Ekitaldian parte hartu dute, gainera, Ruth Encinas entitateko gerenteak eta Nekane Azuabarrena Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroko arduradunak.

Juan Karlos Izagirrek adierazi du Udala oso pozik dagoela inaugurazio berriarekin eta Agifes zoriondu du egiten duen gizarte lanagatik. Gainera, aditzera eman duenez, “buruko gaixotasuna duten pertsonak urte askoz baztertuak izan dira, eta bada garaia gizartean barneratuak izan daitezen”. Ogibidez medikua izan dela eta buruko gaixotasuna “familian gertutik bizi izan” duela gogorarazi ondoren, Izagirrek azpimarratu du kolektibo honek oso bereziki behar duela “ingurukoen laguntza”. Bestalde, Txelo Perezek oso positiboki baloratu ditu instalazio berriak, herriari “arreta hobea” eskaintzeko aukera ematen baitute. Horrez gain, Agifesen lana administrazioentzat oso lagungarria dela nabarmendu du.

KANPAINAKO EKINTZAK
Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialeko zentroko arduradun Nekane Azuabarrenak aditzera eman du kanpainaren eduki nagusiak www.baikorpentsatzendugu.org webgunean daudela. Plataforma horren bitartez, “gizartearen eta gure kolektiboaren partaidetza bultzatu nahi dugu ekimen ezberdinekin”. Webgunean aurki daiteke, gainera, “Pentsamendu baikorraren aldeko manifestua”. “Edonor atxiki daiteke agiri horretara, eta ahalik eta sinadura gehien bildu nahi ditugu”, adierazi du Azuabarrenak. Horrez gain, elkarteko erabiltzaile eta senide batzuk eta Óscar Terol aktorea protagonista dituen bideoa ikus daiteke bertan.

Lehiaketak eta jarduera anitzak ere gauzatuko ditu elkarteak. Hasteko, “martxan jarri ditugu pentsamendu baikorren bilduma bat osatzeko ekimena, eta buruko gaixotasuna duten pertsonen, ahaideen eta horrelako egoerak gertutik bizi izan dituzten pertsonen esperientzia pertsonalak, buruko gaixotasunaren prozesuan ikasitakoak, aholkuak, eta abar. jasotzeko atal bat”. Bestalde, datozen hilabeteetan, bi lehiaketa abiaraziko ditugu, bata argazkilaritzakoa eta bestea, kontakizun laburrei buruzkoa. “Buruko gaixotasunaren inguruko gogoeta bultzatu nahi dugu ikuspuntu baikor eta konstruktibo batetik”, gaineratu du Azuabarrenak. Webgune horrek psikologia eta buruko osasunari buruzko artikuluak edukiko ditu, bai eta Agifesek eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko informazioa ere.

Ekimen nagusietako bat izango da udazkenean egingo den buruko osasunaren aldeko lasterketa, Why Not? Fundazioarekin elkarlanean antolatutakoa. Urte osorako hitzaldi, proiekzio eta ikastaro egitaraua osatzen ari da elkartea, gainera. Egun, formazio tailerrak eskaintzen ari dira Agifeseko profesionalak Gipuzkoako zenbait udalerritan, senideek buruko eritasunak dituzten pertsonekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikas ditzaten.

Sentsibilizazio kanpainari amaiera eman dio Agifesek Koldobika Jauregi artistarekin grabatutako bideo batekin

Agifes-ek, Buruko Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak, amaiera eman dio Infotresekin lankidetzan gauzatutako ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainari, 12 hilabeteren ostean, azken bideo batekin. Protagonistak dira Koldobika Jauregi artista eta Mamen Álvarez Agifeseko erabiltzailea. Eskizofrenia paranoidea dauka Mamenek, baina oso egonkor dago egun eta bizitzaz gozatzen du, bere ahizpa eta bikotea ondoan dituela.

Antzeko egoera bizi dutenei “medikazio hartzea” gomendatzen die, “hori baita garrantzitsuena”, eta ziurtatzen du “pazientziarekin, ametsak bete egiten direla”. Urte askoz sufritu ostean, oso ondo dago gaur egun “medikazioari eta errehabilitazio psikosozialeko zentroari esker”. Bertan ekintza anitz burutzen ditu egunero eta bereziki atsegin du psikohezkuntza tailerra, euren gaixotasunei eta tratamenduei buruz ikasten baitute partaideek.

Bizitza “nahiko gogorra” izan duela onartzen du Mamenek. Bikote anitz eduki ditu eta asko sufritu du beraiekin. Haustura batek bereziki mindu zuen eta gaixotasuna leherrarazten lagundu zuen, hein handi batean. Denbora askoz sentitu zuen bakardadea: “Oso bakarrik nengoen, txikitatik bilatu izan dut arima-laguna”. Urte askoz eta herrialde ugaritan bila aritu ondoren, azkenean topatu zuen, San Juan de Dios ospitalean sartu zenean. Joseba ere buruko gaitzagatik tratamenduan dago eta orain “askoz hobeto dago”. “Asko maite dugu elkar eta maitasunean, bakean eta askatasunean oinarritzen da gure harremana”. Halaber, Mamenen ongizatea ahalbidetu duen faktore garrantzitsuenetako bat bere ahizpa Marik eskainitako laguntza. Berarekin bizi da egun eta bihotzez eskerrak ematen dizkio.

Gizarte arloan, berriz, duela urte batzuk baino askoz ere erosoago sentitzen da. “Nire herrian jendea nigana gehiago hurbiltzen dela nabaritzen dut; gazteek gaixotasunari buruz galdetzen didate, luze mintzatu ohi dugu, eta gehiago onartzen didate”, baieztatzen du.

Bizizaletasun eta energia positibo eredugarriak ditu Mamenek, eta margolaritza atsegin du oso. Akuarelen bitartez bere arimako bikotearen bila bisitatutako lekuak eta bere barneko emozioak islatu ditu. Koldobikak margolan horiek adierazten dute sormena, xehetasunak, koloreak eta argia nabarmentzen ditu, eta harriduraz aitortzen dio: “ezin izango nuke inoiz imajinatu kolore horiekin margotzeko gaitasuna duen pertsona batek atzean hain bizitza zaila izango zuenik”.

Kanpaina arrakastatsua

Agifesen 25. urteurrena dela eta garatutako kanpaina honek lortu dituen emaitza positiboekin oso pozik daude elkartekideak. Famatuekin eta buruko gaixotasuna duten pertsonekin egindako bideoek oihartzun handia izan dute: momentura arte 26.600 bistaratze baino gehiago Youtuben. Eta zifra horri gehitu behar zaizkio zenbait komunikabidek euren webgunetan plazaratutako bideoek erregistratutako bisitak. Agifesek eskertu nahi du prentsaren, irratien, telebisten eta hainbat webguneren kolaborazio ordainezina, bai eta euren baliabide eta instalazioak kanpainaren zerbitzura jarri dituzten entitate eta enpresen laguntza ere. Egindako lanaren, hau da, urtean zehar burututako bideoen, hitzaldien, proiekzioen eta ekitaldian emaitza nabaria da jada, Agifesen bazkide kopuruak gora egin baitu. Horrez gain, hilabeteotan normalean baino pertsona gehiagok jo dute elkartera laguntza bila.

Koldobika y Mamen despiden la campaña de sensibilización de Agifes

Se acerca el fin de la campaña de sensibilización de Agifes, en la que tanto empeño e ilusión hemos puesto durante todo este año numerosos responsables, profesionales técnicos, voluntarios, familiares y usuarios de esta asociación guipuzcoana junto con el equipo de Infotres.

Este año, cargado de eventos, vídeos y encuentros de todo tipo culminará con la presentación, la próxima semana, del último audiovisual de esta campaña, protagonizado por el artista Koldobika Jauregi y Mamen Álvarez, afectada de esquizofrenia paranoide y usuaria de esta asociación que trabaja día a día para mejorar las condiciones de vida de las personas con enfermedad mental y sus familiares.

Esta tarde hemos disfrutado de la interesantísima conversación que han mantenido ambos en la galería Kur de San Sebastián. Han repasado la dura e intensa experiencia vital de Mamen, que después de mucho sufrimiento ha llegado a una fase de bienestar en su vida y tiene mucho que compartir con las personas que están pasando por el túnel que ella ya ha atravesado.

El vídeo lo publicaremos la próxima semana en el canal de Agifes de Youtube.

Joseba Llorente futbolaria eta eskizofrenia duen zestalari ohi bat, Agifesen sentsibilizazio bideo baten protagonistak

Buruko gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak biltzen dituen Agifes elkarteak ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren azkenaurreko bideoa plazaratu du, Infotresekin elkarlanean. Ikus-entzunezko honen protagonistak dira Joseba Llorente, Real Sociedad futbol taldeko jokalaria, eta Andoni Iglesias, Agifeseko erabiltzaile eta zestalari profesional ohia.

Agifesen 25. urteurrenaren testuinguruan antolatutako kanpainaren hamargarren bideoak Andoniren historia du ardatz. Eskizofrenia garatu zuen haurtzaro gogor baten ondoren eta drogen kontsumoak lagunduta: “10 urterekin hasi nintzen alkohola edaten eta 12rekin jada toxikoak ere hartzen nituen”, komentatzen dio Llorenteri.

Oso gaizki nengoen garaian, etxetik kanpo bizi nintzen eta lokal batean egiten nuen lo. Orduan, pertsona on batek Filipinetara joateko kontratu bat lortu zidan” -gogoratzen du Andonik- eta zazpi hilabete eman zituen Asian zestalari profesional gisa lanean. Egun Gureak Taldearen tailer batean lan egiten duen eta zaintzapeko etxebizitza batean bizi den gazte hau, garai hartan “kalean egotetik Filipinetan autografoak sinatzera” pasa zen bat-batean. Baina itzuleran berriro ere “galduta” ikusi zuen bere burua.

Desintoxikazio eta errehabilitazio zentro askotatik kanporatu zuten Aita Menni ospitale psikiatrikoan sartu zen arte. Hortik bost urtera osatuta irten zen, bizitza autonomoa eta normalizatua eramateko prest, beti ere medikazioaren laguntzarekin eta errehabilitazioari jarraipena emanez Agifesek Eibarren duen eguneko zentroan.

Esperientziak irakatsi dionari erreparatuz, azpimarratzen du haurrei errefortzu positiboan oinarritutako hezkuntza eman beharko liekeela gurasoek. “Zerbait ondo egiten duzunean, hori balora dezatela”, izan ere, soilik negatiboa nabarmentzeko joera horrek, bere esanetan, “buruko gaixotasunaren garapena bultzatu edo gehiago gaixotzen lagun dezake, nire ustez”. Llorentek solaskidearekin bat egiten du, eta aita gisa bizi duen esperientziaren arabera, etengabeko kritikatik ihes egiteko beharra defendatzen du eta, kontrara, umeek ondo egiten dituzten gauzak maizago goraipatzea aldarrikatzen du. Gurasoekin zailtasun ugari izan baditu ere, Andonik aitortzen du, lehen ez bezala, orain kontziente dela “amaierara arte hor egon dena familia dela”.

Bideo hau egin nahi izan dut, behea jo ostean, egun egoera normalean nagoelako, medikazioarekin eta abar. Beraz, gorriak ikusten ari diren pertsonei itxaropena eman nahi diet”, gaineratzen du Andonik. Beterik sentitzen da orain eta zoriontasun horrekin zerikusi handia du duela bi urte eta erditik hona bizi duen bikote harremana. Halaber, medikuei laguntza eska diezaieten gomendatzen die Agifeseko erabiltzaile honek bere antzeko egoeran daudenei, eta batez ere, euren kabuz borrokatzen jarrai dezaten animatzen die.

Agifesek abenduan amaituko du, beste bideo batekin, 2011an zehar, elkartearen 25. urteurrena dela eta, garatutako sentsibilizazio kanpaina.

“Nahasmendu bipolarra edukitzeak pozten nau, neure burua ezagutzeko balio izan dit eta”

Oso pozik nago, baita gaixotasuna izateaz ere, jende asko ezagutzeko balio izan baitit; neure burua ezagutzeko, hobeto ulertzeko, gehiago maitatzeko”. Mertxe Portas erizaintzako laguntzaile eta Agifeseko erabiltzaileak hitz horiekin laburbiltzen du 25 urtez nahasmendu bipolarrarekin bizitzeak ekarri dion irakaspena. Portas ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainako bederatzigarren bideoaren protagonista da Gorka Otxoarekin batera. Aktore donostiarra psikologian lizentziaduna da, gainera, eta duela urte batzuk praktikak egin zituen Agifesen zentro batean.

Infotresek gauzatutako ikus-entzunezko honen bitartez, Gipuzkoako elkarte honek buruko gaitza duten pertsonen gizarteratze eta laneratze aukeren ikuspegi itxaropentsua eskaini nahi du. “Kasu bakoitza ezberdina da, baina diagnostikoa garaiz egin eta tratamendu mediko eta psikoterapeutiko egokia jarraituz gero, pertsona asko bizitza normalizatua eramatera irits daitezke”, baieztatu dute Agifesetik.

Hamabost urterekin gaixotu zen Mertxe. “Haurtzaro gogorra pasa nuen, oso barnerakoia bainintzen, eta nerabezaroan guztiz kontrakoa bilakatu nintzen; jendeak drogatuta nengoela uste zuen”, aitortzen dio Otxoari Donostiako Alde Zaharreko taberna batean solasean ari direla. Nahasmendua agertu eta lehenengo urteak oso zailak izan ziren, berak ez baitzuen bere gaixotasuna onartzen, eta familiak ez zekien nola lagundu. Denboran aurrera, 18 urte zituenetik, babestutako lanpostu anitz eduki ditu, eta horiei esker “taldean lan egiten” ikasi du. Bikotekide batekin bizitako esperientziak ere, zenbait urtez ezkonduta egon baitzen, “emozioak kontrolatzen eta konpartitzen” irakatsi dio.

Egun, nahasmendu bipolarra duten pertsonentzako talde terapia batean parte hartzen du astero, Agifeseko psikologo baten gidaritzapean, eta Donostia Ospitalean lan egiten du. “Izugarri gustatzen zait pertsonekin lan egitea, bai lankideekin eta bai gaixoekin. Pazienteek bizitasuna ematen didate; lanera arazoren batekin joaten naizenean, han dena ahazten dut eta arreta osoa pazienteen zainketan jartzen dut”.

Agifesek beste bi bideo landuko ditu azaroan eta abenduan, beste pertsona batzuei hitza eman eta buruko gaixotasunaren beste alderdi batzuk landu ahal izateko. Horrela, kolektibo honen inguruan dauden aurreiritziak baztertu nahi ditu elkarteak. Orain arte bezala, pertsona ezagunek kolaboratuko dute ikus-entzunezkoetan.