La nueva campaña de sensibilización de Agifes plantea una Salud Mental al alcance de todos

Estrenamos la nueva campaña de sensibilización de Agifes, la Asociación Guipuzcoana de Familiares y Personas con Enfermedad Mental, bajo el lema Imagina una Salud Mental para todos. Con esta iniciativa, Agifes plantea una *nueva definición de Salud Mental, “útil y al alcance de todos*” con el objetivo de subrayar la importancia de cuidar la mente, tanto a nivel individual como colectivo, para mejorar nuestra calidad de vida. La campaña, que se desarrollará durante varios meses y que incluye videos, charlas, talleres, cursos y concursos, pretende concienciar a la sociedad de que la Salud Mental es un reto colectivo, al que podemos contribuir individualmente a través de pequeños pasos, gestos y metas.

Partiendo de que la OMS reconoce que no existe una definición oficial de Salud Mental, Agifes ha creado la suya propia, que pone el acento en los pequeños logros diarios. “La ausencia de un reconocido desorden mental no implica que tengamos una buena calidad de vida. Y al contrario, que tengamos un determinado trastorno no debe asociarse necesariamente a ausencia de calidad de vida”, explica Nekane Azuabarrena, psicóloga de Agifes, quien recuerda que la Salud Mental es “una cuestión que nos afecta a todos”.

La campaña plantea sencillas pautas que permiten avanzar hacia una vida más plena. “Entendemos la Salud Mental como camino y no como meta. No queremos centrarnos en todo lo que nos queda por mejorar, sino en los pequeños pasos que podemos ir dando cada uno en nuestra medida”, subraya Azuabarrena. La psicóloga alude también a la importancia de cuidar nuestros pensamientos y de disfrutar de pequeños placeres cotidianos. Del mismo modo, asegura que es imprescindible “compartir momentos de nuestra vida con otras personas”. “Debemos ser muy conscientes de que no podemos crecer solos. Necesitamos la compañía y el apoyo de nuestro entorno”. En ese sentido recomienda “escuchar a los demás y tratar de entender su dolor”. “Cuando alguien tiene algún trastorno mental o está en una situación de sufrimiento necesita más apoyo que nunca”, añade.

En el marco de esta campaña, que arranca con un vídeo protagonizado por usuarios de la asociación, se lanzarán nuevos audiovisuales durante los próximos meses que recogerán recomendaciones profesionales y testimonios personales. Asimismo, se llevarán a cabo concursos, conciertos, conferencias, talleres y cursos, que irán concretándose durante los próximos meses.

En el acto de presentación de la campaña, Patxi Martínez, usuario de Agifes, ha explicado cómo le fue diagnosticada su enfermedad hace 30 años, y el proceso personal que ha seguido hasta lograr una vida normalizada. En la actualidad vive solo, de forma independiente, y plenamente integrado con sus vecinos. Ha declarado “sentirse muy bien”, y ha defendido la necesidad de que sigan realizándose campañas de sensibilización “sobre todo para los más jóvenes, quienes, al estar desinformados, caen a veces en el estigma y no conocen la relación entre drogas y enfermedad mental”.

Rdp-campaña-imagina

Buru Osasuna guztion eskura jarri du Agifesek gizarte sentsibilizazio kanpaina berriarekin

Agifes Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearentzako sentsibilizazio kanpaina berria landu dugu, Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura lelopean, eta atzo aurkeztu genuen Gipuzkoa Foru Aldundian. Egitasmo honen bitartez, Buru Osasunaren definizio berria proposatu du elkarteak, “guztiontzat baliagarria” den ikuspegia eta “pauso, keinu eta helmuga txikietan” oinarrituta dagoena. Gizartearen bizi-kalitatea hobetze aldera, burua zaintzearen garrantzia transmititu nahi du elkarte honek, bai banakako helburu bezala eta bai erronka kolektibo gisa.

Agifesek Benta Berrin daukan errehabilitazio psikosozialerako zentroko arduradun Nekane Azuabarrenak kanpaina berriaren xehetasunak eskaini zituen prentsaurrekoan. Buru Osasunaren definizio ofizialik ez dagoela onartuta, berri bat proposatu du Agifesek; eguneroko lorpen txikiak nabarmentzen dituen ikuspegia. “Buru nahasmendu jakinik ez edukitzeak ez digu bizi-kalitate ona izatea ziurtatzen. Eta alderantziz, buru gaixotasunen bat edukitzek ez du eragozpena izan beharrik bizi-kalitate egoki batez gozatu ahal izateko”, aitortu du psikologoak. Beraz, “guztioi eragiten digu gaia da Buru Osasuna”.

“Buru Osasuna bide bezala ulertzen dugu, eta ez helmuga bezala. Ez dugu zentratu nahi hobetzeko falta zaizkigun alderdi guztietan, baizik eta egunero, eta bakoitzak bere neurrian, eman ditzakeen pauso txikietan”, azpimarratu du Azuabarrenak, kanpainaren filosofia azaltzerakoan. Norbere pentsamenduak zaintzeko eta bizitzako plazer txikiez gozatzeko beharra ere nabarmendu du. Bestalde, komentatu du ezinbestekoa dela “geure bizitzako momentu batzuk beste pertsona batzuekin partekatzea”. “Oso kontziente izan behar dugu ezin gaitezkeela bakarrik hazi. Inguruko pertsonen konpainia eta babesa behar dugu geure oreka mantentzeko”. Azkenik, ingurukoei entzun eta ulertzen saiatzea” beharrezkoa dela ere jakinarazi du, Buru Osasuna “guztion erronka baita”. “Pertsona batek buru nahasmenduren bat daukanean edo sufritzen ari denean inoiz baino laguntza gehiago behar du”, gehitu du.

Elkarteko erabiltzaileak protagonista dituen bideo batekin ekin diogu kanpainari eta datozen hilabeteetan ikus-entzunezko berriak plazaratuko ditugu, profesionalen gomendioekin eta esperientzia pertsonalekin. Halaber, lehiaketak, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak eta ikastaroak ere antolatuko ditu elkarteak.

Rdp-campaña-imagina

La nueva campaña de sensibilización de Agifes busca contribuir a la salud mental a través del pensamiento positivo

Agifes ha lanzado hoy su campaña de sensibilización para 2012 bajo el lema ‘¿Te apuntas al pensamiento positivo?‘. Con esta iniciativa, desarrollada por Infotres, la asociación pretende “convencer a la sociedad de que la salud mental es una cuestión que nos incumbe a todos”, ha indicado el presidente, Vicente Areta. Además, desde Agifes se pretende buscar la empatía social con las personas con enfermedad mental, así como “concienciar también sobre la actitud positiva, que facilita la superación de las situaciones complicadas que nos pone la vida por delante a todos”.

La nueva iniciativa de Agifes ha sido presentada esta mañana en el marco de la inauguración de la nueva sede de la asociación, situada en el número 3 del Paseo de Morlans de Donostia. Areta ha comparecido ante los medios acompañado del alcalde de Donostia, Juan Karlos Izagirre, y de la directora general de Atención a la Dependencia de la entidad foral, Txelo Pérez, así como de Ruth Encinas, gerente de la entidad, y de Nekane Azuabarrena, responsable del centro de rehabilitación psicosocial Ibiltzen Benta Berri.

Juan Karlos Izagirre ha mostrado la satisfacción del gobierno municipal con esta nueva inauguración y ha felicitado a Agifes por la labor social que realiza. También ha manifestado que “las personas con enfermedad mental han sido rechazadas durante muchos años, y ya es hora de que puedan integrarse en la sociedad”. Tras recordar su formación de médico y que la enfermedad mental “nos ha tocado de cerca en la familia”, Izagirre ha subrayado que los afectados necesitan muy especialmente del “apoyo del entorno”. Por su parte, Txelo Pérez ha valorado muy positivamente la apertura de la nueva sede de Agifes, que permite “ofrecer una mejor atención” a la ciudadanía, y ha destacado el “apoyo” que supone esta asociación para las administraciones.

ACCIONES DE LA CAMPAÑA
Nekane Azuabarrena, responsable del C.R.P.S. Ibiltzen Benta Berri, ha informado de que el núcleo de la campaña está disponible en la web www.pensamosenpositivo.org (en euskara, www.baikorpentsatzendugu.org). A través de esta plataforma, “queremos incentivar la participación de la sociedad y de nuestro colectivo en diversas iniciativas”. En la web está disponible el “manifiesto a favor del pensamiento positivo”, al que “queremos que se sume el máximo posible de personas”, y también el vídeo de la campaña, protagonizado por varios usuarios y familiares de la asociación junto con el actor Óscar Terol, que ha colaborado desinteresadamente.

Además, se desarrollarán diversos concursos e iniciativas. La campaña arranca con la presentación de “un Archivo de pensamientos positivos, y un apartado en el que recogemos historias de personas que han experimentado o están sufriendo actualmente problemas de salud mental, y que desean compartir su experiencia, aprendizajes, consejos, etc.”. Además, en los próximos meses, se convocarán dos concursos, uno de fotografía y otro de relatos breves, “con el objetivo de promover la reflexión sobre la enfermedad mental desde un punto de vista positivo y constructivo”, ha apuntado Azuabarrena. La misma web contendrá artículos de interés sobre psicología y salud mental, además de información sobre los servicios que ofrece Agifes.

Otro de los proyectos en marcha es la celebración de la I Carrera Solidaria Popular por la Salud Mental de Donostia, organizada en colaboración con la Fundación Why Not?, que tendrá lugar en otoño. La campaña se completará con un programa de conferencias, proyecciones y cursos que se desarrollarán a lo largo del año. Actualmente, Agifes está ofreciendo talleres de formación a familiares en diversos municipios guipuzcoanos, enfocados a que aprendan técnicas para mejorar la convivencia con sus allegados.

Agifesen sentsibilizazio kanpaina berriak buruko osasuna bultzatu nahi du pentsamendu baikorraren bitartez

Agifesek ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ lelodun 2012ko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du gaur. Infotresek garatutako ekimen honekin, “buruko osasuna guztion ardura dela ohartarazi nahi diogu gizarteari”, adierazi du gaur Vicente Areta elkarteko presidenteak. Halaber, buruko nahasmenduak dituzten pertsonekiko enpatia sustatu nahi du Agifesek, baita jarrera baikorra hedatu ere, “bizitzak aurrez aurre jartzen dizkigun egoera konplexuei aurre egiten laguntzen baitigu”.

Agifesen sentsibilizazio proiektua gaur goizean aurkeztu dute, elkarteak Morlans pasealekuko 3. zenbakian daukan egoitza berriaren inaugurazio ekitaldiaren testuinguruan. Aretak prentsaurrekoa eskaini du Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrerekin eta Txelo Pérez Ezinduen Laguntzako zuzendari nagusiarekin. Ekitaldian parte hartu dute, gainera, Ruth Encinas entitateko gerenteak eta Nekane Azuabarrena Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroko arduradunak.

Juan Karlos Izagirrek adierazi du Udala oso pozik dagoela inaugurazio berriarekin eta Agifes zoriondu du egiten duen gizarte lanagatik. Gainera, aditzera eman duenez, “buruko gaixotasuna duten pertsonak urte askoz baztertuak izan dira, eta bada garaia gizartean barneratuak izan daitezen”. Ogibidez medikua izan dela eta buruko gaixotasuna “familian gertutik bizi izan” duela gogorarazi ondoren, Izagirrek azpimarratu du kolektibo honek oso bereziki behar duela “ingurukoen laguntza”. Bestalde, Txelo Perezek oso positiboki baloratu ditu instalazio berriak, herriari “arreta hobea” eskaintzeko aukera ematen baitute. Horrez gain, Agifesen lana administrazioentzat oso lagungarria dela nabarmendu du.

KANPAINAKO EKINTZAK
Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialeko zentroko arduradun Nekane Azuabarrenak aditzera eman du kanpainaren eduki nagusiak www.baikorpentsatzendugu.org webgunean daudela. Plataforma horren bitartez, “gizartearen eta gure kolektiboaren partaidetza bultzatu nahi dugu ekimen ezberdinekin”. Webgunean aurki daiteke, gainera, “Pentsamendu baikorraren aldeko manifestua”. “Edonor atxiki daiteke agiri horretara, eta ahalik eta sinadura gehien bildu nahi ditugu”, adierazi du Azuabarrenak. Horrez gain, elkarteko erabiltzaile eta senide batzuk eta Óscar Terol aktorea protagonista dituen bideoa ikus daiteke bertan.

Lehiaketak eta jarduera anitzak ere gauzatuko ditu elkarteak. Hasteko, “martxan jarri ditugu pentsamendu baikorren bilduma bat osatzeko ekimena, eta buruko gaixotasuna duten pertsonen, ahaideen eta horrelako egoerak gertutik bizi izan dituzten pertsonen esperientzia pertsonalak, buruko gaixotasunaren prozesuan ikasitakoak, aholkuak, eta abar. jasotzeko atal bat”. Bestalde, datozen hilabeteetan, bi lehiaketa abiaraziko ditugu, bata argazkilaritzakoa eta bestea, kontakizun laburrei buruzkoa. “Buruko gaixotasunaren inguruko gogoeta bultzatu nahi dugu ikuspuntu baikor eta konstruktibo batetik”, gaineratu du Azuabarrenak. Webgune horrek psikologia eta buruko osasunari buruzko artikuluak edukiko ditu, bai eta Agifesek eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko informazioa ere.

Ekimen nagusietako bat izango da udazkenean egingo den buruko osasunaren aldeko lasterketa, Why Not? Fundazioarekin elkarlanean antolatutakoa. Urte osorako hitzaldi, proiekzio eta ikastaro egitaraua osatzen ari da elkartea, gainera. Egun, formazio tailerrak eskaintzen ari dira Agifeseko profesionalak Gipuzkoako zenbait udalerritan, senideek buruko eritasunak dituzten pertsonekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikas ditzaten.