Minutu eta erdi baino gutxiagoan agortu dira Gipuzkoa Encounterreko sarrerak

Gipuzkoa-Encounter6-2

Gipuzkoa Encounter informatika-topaketako zaleek marka berria hautsi dute beste behin ere: bilguneak eskaintzen dituen 450 eserlekuak 1 minutu eta 27 segundotan erreserbatu dituzte. Festan euren lekua lortzeko lehia bizian aritu dira ehunka geek, Euskadikoak zein espainiar Estatuko autonomia-erkidego ugaritakoak. Arte digital, programazio, bideo-joko, software libre eta hardware arloetako ekimen anitz hartuko ditu egitarauak. Horrez gain, partaideek nahiz bisitariek prestakuntza-tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Bideo-jokoak eta 3D inprimaketa bezalako gaiak izango dira aztergai. Continue reading

Gipuzkoa Encounterreko ordenagailu-sareak Euskadiko superordenagailu handieraren gaitasuna gainditzen du

Zorrozua_Elizegi_Martinez-Axpe_Iriarte_Urzelai

Gipuzkoa Encounter 7an bildutako 450 ordenagailuek, hiru egunez, Euskadiko superordenagailu handienari aurrea hartuko diote. Ekipo hauek osatzen duten sare indartsuak 700 tera disko gogor, 4.500 GHz-ko prozesatze-gaitasuna eta 1,8 terako RAM memoria dauzkate.

Gaur eguerdian Tolosako Usabal kiroldegian ospatutako inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Tolosako Udaleko eta Euskalteleko arduradunek topaketa teknologiko honen osasun bikaina nabarmendu dute, eskainitako eserlekuak 2 minutu eta 20 segundotan erreserbatu baitziren. Gainera, Gipuzkoa Encounterrek parte-hartzaileen garapen profesionala sustatzeko ahalmena duela azpimarratu dute. Izan ere, partaideek ezagutzak elkartrukatzeko aukera daukate eta euren sormena informatikaren eta bideojokoen sektorearekin loturiko enpresa-proiektuetara bideratzeko laguntza ere izango dute bertan.