AMAMA filmak merezitako saria jasoko du Zinemaldian

cabecera EZAE 2016

Donostia Zinemaldia indarrez hasi dugu aurten, eta irrikatan gaude aurtengo hitzorduak eskaintzeko duena ikusi eta partekatzeko. Astelehenean, zehazki, ekitaldi berezia izango dugu EZAE elkartearen eskutik. Euskadiko zine-aretoek ongi merezitako saria emango diote Amama filmari, euskal zinemari egindako ekarpena aintzat hartzeko.

Goizeko 10:15ean, Kursaaleko Prentsa Klub Aretoan, zinemaren sektoreko ordezkariekin elkartuko gara II. EZAE sari-banaketaren lekuko izan eta horren berri emateko. Ekitaldian hitza hartuko dute José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak, Alfonso Benegas eta Coro Odriozola EZAEko ordezkariek eta Amama filmeko kideek.

Horrez gain, EZAE eta ZINEUSKADI, Ikus-entzunezko Sektorearen Plataforma Publikoa, gauzatzen ari diren lankidetzaren berri emango dugu topaketan, eta EZAE elkarteko aretoek, Zinema Euskaraz programaren barne, datozen hilabeteetan eskainiko dituzten euskarara bikoiztutako filmak ere aurkeztuko dira.

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.