Bideo-joko «serioen» sektorea %25 hazten da urtero

EE21_videojuegos2

Hezkuntza, turimo edo terapia arloetan erabiltzen diren ‘bideo-joko serioen’ sektorea %15 eta %25 artean hazten da urtero eta, hortaz, etorkizunean gora egiteko aukera asko dituela jakinarazi du Juan de Miguel Martínezek, bideo-jokoen sektoreko euskal enpresak elkartzen dituen Basquegame elkarteko presidenteak. Adituak hitzaldi bat eskaini du Euskal Encounter informatika topaketaren barne.

Dimentsio ludiko hutsetik aldentzen diren bideo-jokoek gero eta eskaera handiagoa daukate. ‘Serious games’ horietako batzuk ikasgeletako dinamikaren osagarri gisa funtzionatzen dute; beste batzuek, aldiz, fobiak gainditzen edo lesio fisikoak sendatzen laguntzen dute. Hiri bateko gune turistikoak erakusteko jokoak ere badaude.

Ildo beretik, Josu Cobelo Jokoga Interactive enpresako kidea bideo-jokoetan eduki sozialak barneratzearen alde agertu da. Literaturak, zinemak edo musikak konpromiso soziala erakusten duten mezuak jasotzen dituzten moduan, «zergatik erabiliko ditugu bideo-jokoak soilik orkoak akabatzeko?», galdetu dio bere buruari. Cobelok aditzera eman du bideo-jokoek gizarte balioak transmititzeko eta giza kontzientzia eraldatzeko gaitasun handia daukatela; adibidez, ekologiaren aldeko balioak hedatzeko, eta horrela gizartean eragin ahal izateko.

Orain arte, horrelako jokoek amateur egikera eduki dute, eta zabalpen mugatua; behar bada, «bideo-joko hezitzaileak dibertigarriak ez direnaren uste okerragatik». Hala ere, Cobelok eta Jokoga Interactive enpresak gizarte-eragineko jokoak profesionalizatzearen aldeko apustua egiten dute, eta «kalitatezkoa, gozagarria eta balio positiboak eta hedapen handikoak dituzten proiektuak» sortzeko lan egiten dute.

IKASKETA AKTIBO ETA KRITIKOA

“Ikasketa aktibo eta kritikoa, ez pasiboa, errazten duten” erreminta birtual hauen eraginkortasuna defendatzen dute James Paul Gee Wisconosin-Madison Unibertsitateko katedraduna bezalako nazioarteko adituek.

Euskadin bideo-jokoen sektoreari dagokionez, merkatuaren garapenarekin gustura azaldu da De Miguel. Azken urteotan hazkuntza nabarmena izan da, “Euskadin aberastasuna sortzeko aukera” badagoela aitortu baitute. Izan ere, Basquegameren bi urteko ibilbidean, elkarteak hogeita hamar bideo-joko enpresa batzea lortu du, gehienak Bizkaian kokatutakoak. Egoera ekonomikoa zaila izanda ere, industria honen etorkizun handiko osasunak lanpostu kualifikatuak sortu ditu.

Bideo-jokoen munduarekin erlazionaturiko enpresa-proiektuak Euskadin garatzeko abantailak azpimarratu ditu, gainera. “Talentu sortzaile eta teknikoa dugu”, adierazi du, eta instituzioen aldeko laguntza, Euskal Encounter bezalako ekimen bat eta “Europako batezbestekoa gainditzen duen teknologia-parke pilaketa” ere bai. Osagai horiek guztiak onuragarriak dira oso, sektoreak gorantz egin dezan.

Hala ere, industriak gainditu beharreko oztopoak ez ditu baztertu, proiektuak finantzatzeko eta produktuak komertzializatzeko zailtasunak, kasu. Bere aburuz, egin beharreko gauzetariko bat marketinari denbora eta esfortzu handiagoa ematea litzateke. Horrez gain, bigarren pausoa izango litzateke “kapital pribatuak bideo-jokoaren industria balio handiko sektore bezala ikusten hastea”.

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.