Miniaturazko sukaldaritzaren erakusleiho nagusi bilakatu da BECa

Feria-Pintxo2013_jugadores

Bilbao Exhibition Center gunea miniaturazko sukaldaritzaren erakusleiho nagusia izango da igandera arte, Bilboko III. Pintxo Azoka dela eta. Aurten ere, hogeita lau sukaldari ezagun bildu ditu iaz 20.000 bisita jaso eta 77.000 edari eta jaki banatu zituen topaketa honek. Guztira, 70 pintxo mota baino gehiago dastatzeko aukera izango dute bertaratuek, eta hiru proposamen onenek saria jasoko dute igandean. Egitasmoaren helburua da euskal gastronomia hedatzea eta Bizkaiko sektoreari bultzada ematea. Continue reading