Basque Country Party

mus-petti3

Gipuzkoako nekazaritza-produktuen erakusleiho zabalena, Kixkurgune espazioa, irekiko dute ostegun honetan, maiatzak 23. Hori ospatzeko, Basque Country Party festa eskainiko dute Goimen, Lur-lan eta Txerrizaleok elkarteek Zaldibiako Goizane eraikinean, Tejerian, eta Infotreseko kideak bertan izango ekitaldiaren hedapenean laguntzeko. Petti eta Joxean Goikoetxea musikariek kontzertuak eskainiko dituzte eta bertsotan arituko dira Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Goierriko Bertso Eskolako kideak 19:00etatik aurrera.

Egitasmoaren arduradunek herritarrak gonbidatu nahi dituzte espazio honen berrirekitze jardunaldian parte hartzera. Zentzu horretan, jaki anitz eta sagardoa eskainiko dituzte egun osoan zehar. Kixkurgune-Aralarko Benta gunearen helburua da tokiko produktuen balioa areagotu eta komertzializazio modu berriak sustatzea, baserritarren lana nabarmendu eta gizartearekiko harremanak indartzeko asmoz.