Araba Encounterrek genero-eten digitalaren inguruan hausnartzen du

Araba Encounterren izena eman duten emakumeen kopurua bi puntu igotzea oso berri ona dela argi dago. Hala ere, gizonen eta emakumeen parte-hartzea oso desorekatua dago oraindik: 400 ordenadore-postutik bakarrik %16 daude emakumezkoen eskuetan, eta potzentaia hori okerragoa da gainontzeko euskal bilkura informatikoetan. Egunotan partyan elkartu diren adituek datu hori arazo larriago baten islada dela diote. Izan ere, emakumeen presentzia ikasketa eta enpresa teknologikoetan oso txikia da.

Continue reading

La Araba Encounter 03, una oportunidad para «tocar» las nuevas tecnologías

rdp_ae03_foto4

La Araba Encounter 03 convertirá la capital alavesa en un centro tecnológico y apostará, en su tercera edición, por acercar la tecnología más puntera a los ciudadanos gasteiztarras. La zona abierta al público y gratuita, llamada Opengune, se ubicará por primera vez en el anillo exterior del Iradier Arena, lo cual facilitará que los visitantes conozcan los últimos avances informáticos y “toquen la tecnología”, según avanzan los organizadores. Las más de mil personas que tomarán parte en el evento podrán imprimir sus propios diseños en la granja de impresoras 3D o probar los últimos videojuegos de realidad virtual, además de asistir a decenas de charlas y talleres formativos.

Continue reading

Los 600 participantes en la Gipuzkoa Encounter 10 han movido 2,80 millones de gigas por la red interna

_MG_0431

La Gipuzkoa Encounter no deja de crecer y de sorprendernos. Sus 600 participantes han movido por la red interna 2,80 millones de gigas, equivalentes a lo que movería un ordenador medio en un hogar durante 12.000 años. Al mismo tiempo, el tráfico de datos en Internet ha sido de 380.000 gigas, lo que consumiría un smartphone durante 84.000 años. Estas cifras ilustran la enorme actividad generada durante esta party, considerada por la organización como «la mejor de la historia». Sabino San Vicente, coordinador del evento y representante de Euskaltel Konekta, ha destacado especialmente la dimensión formativa del evento, que ha contado con una alta participación en las charlas y talleres de libre acceso. «Hemos logrado un 10 en la edición número 10, por lo que estamos absolutamente satisfechos», resume.

De la magnitud de la Gipuzkoa Encounter también da idea la dimensión del sistema, que incluye 7,2 kilómetros de cable y una capacidad de transmisión de 1.100 gigas de información por segundo. Aprovechando estas infraestructuras, que permiten una conexión a Internet de 10 gigas, los usuarios han convertido el polideportivo Usabal en un superordenador con una capacidad conjunta de 600 teras de disco duro, 7.000 GHz y 2,8 teras de RAM.

Sabino San Vicente ha aplaudido la alta participación y los excelentes resultados obtenidos en las muchas actividades lúdicas y formativas así como en competiciones desarrolladas durante estos tres días. Las charlas y talleres programados, que han abarcado temáticas tan variadas como la robótica, la seguridad informática, la Industria 4.0 o el uso de smartphones para personas mayores, han obtenido una notable asistencia.

Uno de los grandes atractivos de la Opengune, por la que han pasado centenares de visitantes a la party, ha sido la sección de realidad virtual, en la que ha sido posible sentir el vértigo de viajar en descomunales «montañas rusas» a través de gafas VR de inmersión 360, o de estremecerse con juegos de terror de gran realismo. También las zonas de hardware e impresión 3D han permitido a los asistentes formarse en estas materias. Y un año más, la zona de talleres se ha llenado de niños y niñas que han aprendido cómo funciona un robot, cómo fabricar un dron o cómo programar tiras de luces leds para disfraces, cosplay y complementos de ropa.

En cuanto a la creación artística, se ha percibido un alto nivel en las obras musicales, imágenes y el resto de proyectos presentados, algunas de las cuales han llevado un trabajo previo de varios meses. También ha habido una notable participación en el concurso de seguridad Hack It/Solve It, que disputan equipos multidisciplinares de expertos que deben ir superando retos relacionados con hacking, ingeniería inversa, criptografía, o lógica.

Este evento informático está coordinado por la asociación Euskalamiga y organizado por Euskaltel Konekta y Ayuntamiento de Tolosa, con el patrocinio de Euskaltel, Diputación Foral de Gipuzkoa y del departamento de Industria, Innovación, Comercio y Turismo del Gobierno vasco a través de Spri.

Preparados para una Gipuzkoa Encounter muy especial

La Gipuzkoa Encounter 10, que se celebra del 15 al 17 de abril, promete ser “la más espectacular de su historia”. Además de las muchas opciones que siempre presenta el evento de divertirse y aprender sobre nuevas tecnologías, en esta edición tan “redonda” se ha potenciado la OpenGune, la zona abierta al público, que contará este año con 600 metros cuadrados destinados a stands tecnológicos, zona de juegos, charlas y talleres para públicos muy diversos. Y otro año, volveremos a encargarnos de la comunicación de un evento muy especial para nosotros.


GE9_foto nocturna

La repercusión mediática de este evento guipuzcoano, uno de los más longevos y potentes del Estado, está siendo notable. En gran parte, es consecuencia de la propia fortaleza de la party, que ha llegado a su décimo aniversario con dos nuevos récords: una conexión a internet 10 veces superior y un tiempo en la reserva de plazas de escasos 34 segundos. La party informática contará con la velocidad de navegación más rápida de su historia, 10 gigas por segundo; un servicio ofrecido por Euskaltel que supera enormemente las conexiones domésticas y convierte a la Gipuzkoa Encounter en uno de los eventos tecnológicos más rápidos del Estado. Continue reading

Munduko marka berri batekin amaitu da Euskal Encounter 21

Super Pi izeneko muturreko proba batean abiadura erregistroa haustea lortu zuen larunbat arratsaldean ‘HiCookie’ taiwandarrak bere ordenagailuarekin. Hala, munduko marka barne, Euskal Encounter 21 balorazio bikainarekin amaitu da.

Lau egunotako informazio-jario ikaragarriaren erakusgarri, parte-hartzaileen arteko datu joan-etorria 2,5 milioi gigatik gorakoa izan da. Halako izugarrizko kopuruok argitzeko, adibide gisa, 1.000 gigako disko gogorrak beteko balira, 12 metroko kontainer bat beharko litzateke horiek gordetzeko. Segundoko 20 gigako konexio abiadurarekin, mundu party bizkorrena izan da beste behin ere Euskal Encounter, eta aurtengo leloa egi bilakatu dute: «Knowledge sharing» (Informazioa partekatuz). Continue reading

Bideo-joko «serioen» sektorea %25 hazten da urtero

EE21_videojuegos2

Hezkuntza, turimo edo terapia arloetan erabiltzen diren ‘bideo-joko serioen’ sektorea %15 eta %25 artean hazten da urtero eta, hortaz, etorkizunean gora egiteko aukera asko dituela jakinarazi du Juan de Miguel Martínezek, bideo-jokoen sektoreko euskal enpresak elkartzen dituen Basquegame elkarteko presidenteak. Adituak hitzaldi bat eskaini du Euskal Encounter informatika topaketaren barne.

Dimentsio ludiko hutsetik aldentzen diren bideo-jokoek gero eta eskaera handiagoa daukate. ‘Serious games’ horietako batzuk ikasgeletako dinamikaren osagarri gisa funtzionatzen dute; beste batzuek, aldiz, fobiak gainditzen edo lesio fisikoak sendatzen laguntzen dute. Hiri bateko gune turistikoak erakusteko jokoak ere badaude.

Ildo beretik, Josu Cobelo Jokoga Interactive enpresako kidea bideo-jokoetan eduki sozialak barneratzearen alde agertu da. Literaturak, zinemak edo musikak konpromiso soziala erakusten duten mezuak jasotzen dituzten moduan, «zergatik erabiliko ditugu bideo-jokoak soilik orkoak akabatzeko?», galdetu dio bere buruari. Cobelok aditzera eman du bideo-jokoek gizarte balioak transmititzeko eta giza kontzientzia eraldatzeko gaitasun handia daukatela; adibidez, ekologiaren aldeko balioak hedatzeko, eta horrela gizartean eragin ahal izateko.

Orain arte, horrelako jokoek amateur egikera eduki dute, eta zabalpen mugatua; behar bada, «bideo-joko hezitzaileak dibertigarriak ez direnaren uste okerragatik». Hala ere, Cobelok eta Jokoga Interactive enpresak gizarte-eragineko jokoak profesionalizatzearen aldeko apustua egiten dute, eta «kalitatezkoa, gozagarria eta balio positiboak eta hedapen handikoak dituzten proiektuak» sortzeko lan egiten dute.

IKASKETA AKTIBO ETA KRITIKOA

“Ikasketa aktibo eta kritikoa, ez pasiboa, errazten duten” erreminta birtual hauen eraginkortasuna defendatzen dute James Paul Gee Wisconosin-Madison Unibertsitateko katedraduna bezalako nazioarteko adituek.

Euskadin bideo-jokoen sektoreari dagokionez, merkatuaren garapenarekin gustura azaldu da De Miguel. Azken urteotan hazkuntza nabarmena izan da, “Euskadin aberastasuna sortzeko aukera” badagoela aitortu baitute. Izan ere, Basquegameren bi urteko ibilbidean, elkarteak hogeita hamar bideo-joko enpresa batzea lortu du, gehienak Bizkaian kokatutakoak. Egoera ekonomikoa zaila izanda ere, industria honen etorkizun handiko osasunak lanpostu kualifikatuak sortu ditu.

Bideo-jokoen munduarekin erlazionaturiko enpresa-proiektuak Euskadin garatzeko abantailak azpimarratu ditu, gainera. “Talentu sortzaile eta teknikoa dugu”, adierazi du, eta instituzioen aldeko laguntza, Euskal Encounter bezalako ekimen bat eta “Europako batezbestekoa gainditzen duen teknologia-parke pilaketa” ere bai. Osagai horiek guztiak onuragarriak dira oso, sektoreak gorantz egin dezan.

Hala ere, industriak gainditu beharreko oztopoak ez ditu baztertu, proiektuak finantzatzeko eta produktuak komertzializatzeko zailtasunak, kasu. Bere aburuz, egin beharreko gauzetariko bat marketinari denbora eta esfortzu handiagoa ematea litzateke. Horrez gain, bigarren pausoa izango litzateke “kapital pribatuak bideo-jokoaren industria balio handiko sektore bezala ikusten hastea”.

«Legea hackeatu behar dugu»

EE21_mesa-redonda_implicaciones-legales_redes-sociales2

«Legea hackeatu behar dugu, legegileak imajina ezin zezakeen muturreraino eraman». Proposamen deigarri hori egin du Gipuzkoako fiskal Jorge Bermudezek delitu zibernetikoetan «zaharkitua» dagoen legediari aurre egiteko. Euskal Encounterren barne egindako sare sozialen eragin legalari buruzko mahai-inguruan, sareko delituetan aditua den Bermudezek adierazi du beharrezkoa dela «iruzur egitea» eta legeak helburu berrietarako erabiltzea, hiritarrak sare sozialek dakartzaten arriskuetatik babesteko; esate baterako, nortasun lapurretatik edo profil faltsuen eraketatik.

Legeak egiteko zailtasunak daude «interneten ez baitago espazio publikorik, eremu pribatuak baizik». Eta horietatik zaila da informazioa lortzea datuen babeserako legeari eta erabiltzaileen intimitatearekiko errespetuari esker. Bermudezek Estatuaren babes-eginkizunaren alde agertu da, sare sozialen irabazi-asmoei mugak ipintzeko balio baitu: «Sare sozialak enpresak dira. Sozietate anonimoek psikopata moduan jokatzen dute, eta ez dute inongo eskrupulurik».

Ildo horretatik, mahai-inguruan parte hartu duen Eneko Delgado aditua teknologia berrien atzean duden xede ekonomikoez mintzatu da, eta euren txanpon berria datuen trukaketa eta erabilera dirudiela esan du.

Euskal Encounter informatika festak inoiz baino prestakuntza programa zabalagoa eskainiko du

EE20_night

Prestakuntza eskaintza indartzeko apustua egin du aurten Euskal Encounter informatika festak: inoiz baino tailer eta hitzaldi gehiago izango dira Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-en, uztailaren 25 eta 28 artean. Enpresa Digitala ekimenarekin elkarlanean, Estatuko party zahar eta handienak 50 hitzaldi eta tailer baino gehiago eskainiko ditu, doakoak eta publikoari irekiak, aurtengo leloaren harira: Knowledge sharing (Ezagutza partekatuz).

Topaketa hasi aurretik ere, uztailaren 24an, hitzaldi batzuk izango dira. Enpresa Digitalarekin sinatutako hitzarmenari esker, gai anitzei buruzko eta bereziki enpresei zuzendutako ikastaroekin osatuko dute heziketa eskaintza: sare sozialak, merkataritza kudeaketa, bideo-joko garapena edo online ospea, besteak beste.

Antolatzaileek milaka bisita espero dituzte, prestakuntza eskaintza erakargarria eta stand eta hitzaldien zonaren antolamendu berritua dela eta. Zehazki, Opengune izeneko eremu horrek 20.000 bisitari baino gehiago bildu zituen iaz.

Beste behin ere, nazioartean erreferentziazkoa den topaketa honek partaidetza arrakasta handia lortu du, 4.096 ordenagailu-postuak hiru egun eskasetan erreserbatu baitituzte eta itxaron zerrenda luzea osatu baita. Parte-hartzaileek segundoko 20 Gb-eko konexio abiaduraz gozatu ahal izango dute. Gisa honetako egitasmoetan eskaintzen duten abiadura baino askoz ere handiagoa da hori, eta etxeetan izan ohi dena baino milaka aldiz azkarragoa.

Bideo-jokoek ere leku berezia izango duten partyan. Online jokalari-komunitate azpimarragarrienetako batzuek parte hartuko dute euskal topaketan, eta euren jokoak ekartzeaz eta lehiaketak antolatzeaz arduratuko dira. Horrez gain, aurten 11. urtez egingo da munduko bideo-jokalari profesionalen talde onenetarikoak biltzen dituen Gamegune lehiaketa. 2012an planeta osoko 200.000 pertsona baino gehiagok jarraitu zuten txapelketa Internet bidez. Euskal Encounterrek 30.000 euro baino gehiago banatuko ditu saritan guztira.

Halaber, hardware eta software libreko lehiaketak egingo dira, urtez urte arrakasta gehiago daukatenak. Iaz, adibidez, Taiwandik etorritako HiCookie-k lau munduko errekor erdietsi zituen, bere ordenagailuaren potentzia nabarmen areagotu baitzuen matematika-kalkuluak azkarrago egiteko. Arte digitaleko froga anitz ere egingo dira, baita aisialdiko jarduerak ere.

Gipuzkoa Encounterreko parte-hartzaileek 1,45 milioi giga mugitu dituzte barneko sarean zehar

GE7_megas

Gipuzkoa Encounterreko arduradunek ekitaldiko prestakuntza profesionaleko eskaintza zabaltzen jarraitu nahi dute, baita parte-hartzaileen hartu-emana indartu ere. Gaur ateak itxi dituen festa honetan izan diren lagunek sareko lanean jarduteko eta proiektu profesional berrietan murgiltzeko interesa erakutsi dute, eta lankidetza hori gorpuzteko lan egingo du antolakuntza-taldeak hurrengo urteetan.

600 partaideek hiru egunotan burututako jarduerak zifra ikusgarriak eskaini ditu: 1,45 milioi giga mugitu dituzte barneko sarean zehar, eta Interneteko trafikoa 70.000 gigakoa izan da.

Gipuzkoa Encounterreko koordinatzaile Sabino San Vicentek azpimarratu du partyak heziketarako aukera anitz eskaintzen dituela eta parte-hartzaileek modu naturalean eta zuzenean elkarbanatzen dituztela euren ezagutzak. “Gipuzkoa Encounterrek ciberunibertsitate moduko izaera dauka, partaideek sareko lana egin eta elkarren artean ikasten baitute”, esan du San Vicentek. Elkarlanean aritzeko eta batak besteari laguntzeko borondate hori lehenengo urtetik antzeman daiteke, eta azken urteotan indartu egin da, parte-hartzaileen talentua eta sormena bideratzeko ekimenak areagotu egin baitira.

Hori dela eta, San Vicentek iragarri du etorkizunera begira, eta baita uztailean ospatuko den Euskal Encounterrean ere, proiektu berriak bultzatzeko ekintzak indartuko direla. Zehazki, antolatzaileak ohartu dira interes berezia dagoela robotikaren, bideojokoen eta arte digitalen sektoreetan, hazkuntza garaian baitaude.

Gazteen prestakuntzarako bokazio horren adibide da larunbatean bideojokoen sektoreko bi enpresetako arduradunek eskainitako hitzaldia. Arturo Monederok (Delirium Studios) eta Mikel Calvok (Pulsar Concept) bideojokoen munduan lan egin nahi duten grafistei, musikagile digitalei eta programatzaileei zuzendutako hitzaldia eskaini zuten. Eta beste tailer batean, 3Dko inprimagailuen aukerak landu ziren.

Hiru egunotako egitarau osoa kontuan hartuz, Sabino San Vicentek adierazi du oso nota altuarekin amaitu dela ekitaldia, 600 partaideen lankidetzari eta antolatzaile taldearen lan boluntarioari esker: “Hilabeteak daramatzagu guztia prestatzen y oso pozgarria da ikustea gure helburuak lortu ditugula”.

Informatika partya Euskalamiga elkarteak koordinatzu du, eta Tolosako Udalak eta Euskaltel Fundazioak antolatu dute, Euskaltelen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren (Spri-ren bitartez) laguntzarekin.